Batekmila-Euskal Munduak erakusketa Donostian
Baionan arrakasta handia bildu ondoren, Euskal kultur erakundearen Batekmila-Euskal Munduak erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean ikusten ahalko da irailaren 19tik azaroaren 17ra.
Nola gara euskaldun gaur egun ? Zerk egiten gaitu euskaldun gaur egun ? Zerk egiten du euskaltasuna gaur egun ? Lau hizkuntzatan, "Batekmila-Euskal munduak" erakusketak euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatzen zaituzte.
Ordutegia :
10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara, asteartetik larunbatera. Erakusketa itxia izanen da igande eta jai egunetan.
Sartzea dohainik.
Xehetasunak :
"Batekmila - Euskal munduak" is one of the projects undertaken in the framework of the International Year of Languages of the UNESCO Further details




