Animazioak erakusketaren inguruan
Euskal Kultur Erakundeko Batekmila-Euskal Munduak erakusketaren inguruan, Koldo Mitxelena kulturuneak animazio ziklo bat antolatzen du, urriaren 16tik 18ra, 19:30etan. Egitarauan, poesia, bertsularitza, musika eta antzerkia izanen dira.
Batekmila-Euskal Munduak erakusketak Koldo Mitxelena kulturuneari parada emaiten du artista desberdinak gomitatzeko :
- Urriak 16, asteartea :
Auxtin Zamora euskal idazlearen mintzaldia :
Lapurdiko Senperen sortua da,1943an. Lau olerki liburuen idazlea da :
"Ezin errana", 1986
"Hatsaren bustia", 1988
"Haizea ostoetan ", 1998
"Trapuetan haizea", 2000
"Hatsaren Poesia" poesia bilduma eta izen bereko egunaren sortzaile, moldatzaile eta arduraduna.
Hainbat aldizkarietako kolaboratzaile eta Kultur ekintzaren bultzatzaile.
"Lastozko Ihesgunetan entzunikus lan honetan, maiteenak nauzkan neure argazkiak ezkondu ditut aspaldi idatzkiak nituen olerkitxoekin" esplikatzen du poetak.
- Urriak 17, asteazkena :
Bertsotranpak :
Plaza bat. Desafio ba. Txapel bat. Eta iruzurra. Bi bertsolari, Andoni eta Euxebio Egaña, beste bi bertsolariren aurka, Fredi eta Xabi Paia. Bertso artea. Komediante bat, Ander Lipus, eta hamaika gai jartzaileren trikimailuak. Labirintuan tranparekin jolasean. Plaza ezberdinetan Paiatarren eta Ega�atarren arteko desafioa. Jokoan, txapela. Jolasean, musika, bertsoa, antzerkia. "Animaliak pertsonaren aldean gehiago dituk edozertan, tranpan eta malzukerian ezik".
- Urriak 18, osteguna :
Ornitorhynchus paradoxus : baldin eta sailka ezina, orduan "sailka ezin" bezala sailkatua.
Ornitorrinkus, musika garaikideak, elektronikoak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldi berritzailea da.
Saxofoiak, elektronikoak eta ahotsak, a-priori elkarrengandik urrun leudekeen hiru jardunek, bakoitzak bere alorra arakatuz lehenik eta elkar eragiten ausartuz ondoren hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegina da, esperitementazio bide eta helburu duena.
Ornitorrinkoa irudi sinbolikoa bezala hartzuta, sailkaezina denaz, izateaz, izan ezinaz e.a ari da Ornitorrinkus, betiere emanaldi bakoitza bakar eta berezi eginez.
Partaideak : Maialen Lujanbio, Judith Montero, Xabier Erkizia, Juan Gorriti, Ibai Gorgotza, Iñigo Telletxea.
Xehetasunak
"Batekmila - Euskal munduak" is one of the projects undertaken in the framework of the International Year of Languages of the UNESCO Further details




