2. MODULUA

Kultura topaketak

Modulu horrek euskal kultura praktika ezberdinen ezagutzeko parada eskainiko du, gaur egungo eragileek zentzu berri bat ematen dietelarik : sustraitzea, integrazioa, lotura soziala, bizikidetasuna.

Geraleku soinudunek eta bideoek euskal kulturaren multimedia deskubritzea eskainiko diote bisitariari.


Deskribapena

Kultura osagaien berrelkarketa pasabide bat aurreikusten da : lehenik unibertso soinuduna agertzen da, aitzinatzen gara ohiko musikari buruz, soinu-tresnak elkarrenganik bereizten dira.

Soinua eta irudia pixkanaka-pixkanaka agertuko dira ahozkotasunetik musikalitateraino joaten diren entzuketa toki batzutan.

Soinuak berezitasunetik aniztasunera agertzen dira.

Z.Studio

Disposiboen ergonomiak logika bera jarraitzen du ; kaskoari esker, ahotsaren entzunketa intimoa lortzen da. Ondotik, pertsona batek edo gehiagok soinu erdi-irekia sortzen duten dutxa modukio xokoetan, doinu konposatuak (bertsuak, polifoniak...) entzuten ahalko dituzte, eta soinu irekiago bati esker trukaketak sustatzen dituen musika entzuketa egiten ahalko da (kantuak, ohiko musikak, gaurko musikak...).

Berriz ere ahotsa bakarka agertzen da, entzungarria da. Ixtorioak kontatzen dizkigute, olerki eta eleberri zatiak irakurtzen. Entzunketa intimoa da, isolatua.

Paseabideko paretak zabaltzen dira, lehenik ilunak eta ukimenezkoak, argi instalazio batzuek apaintzen dituzte : paretetako maila desberdinetan txertatu bideo-klipak (antzerkia, dantza, bertsolaritza).

Gero eta aktibitate gehiago bada besoak pantaila-eszenatoki bizi batera irekitzen dituen paseabidetik ateratzean.