3. MODULUA

Euskal kultura nortasunaren bizipenak

Trukaketak nazioartekotzen ari direnean eta distantzia-denbora eskalak aldatzen, Euskaldunek beren nortasuna nola bizi dute ?

Erakusketaren modulu honek problematika horri heltzen dio Euskal Herriko baina ere diasporako biztanleen gana joanez. Modulu honek "euskal uhartedia"-ren konplexutasuna eta aberastasuna ezagutzeko parada eskaintzen du.


Deskribapena

Hemen, bisitaria nortasun anitzez inguratua da. Beste mundu batzuetako pertsonaiak, beste toki batzuetako euskal kultura nortasuna agertzen zaizkio konpartitzen duten kultura honen hurbilketa arrunt pertsonal batekin.

Eremu hori "berezia"-n oinarritzen, hots gizabanako batek munduko beste batzuekin konpartitzen duen kulturari dagozkion balore amankomunak nola beretzen dituen.

Z.Studio

Komunikazio euskarriak mota askotakoak dira, bisitariak atxemanen dituen pertsonek aipatu gaiak bezala.

Moduluzko eremua da, giro ezberdinetan sartzen da, giro intimistan, multzo ttipian edo taldean :

  • hor bisitariak karrika galdeketa baten "galdera-erantzunak" jokoa abiarazten du (pertsonen lekukotasunak nortasunarekin duten harremanetaz).
  • hemen erreportaje laburrak jatorrizko bertsioetan erakutsiak dira kultura nortasunaren bizipenaz euskal diasporan (Québec, Kalifornia, Uruguai, Argentina...).
  • hemen Chillida eta Oteiza euskal artisten ibilbidea aurkeztua da, beren obra unibertsala bilakatu delarik.
  • hor bisitariak bere iduriko euskalduna bilatzen du, munduko Euskaldunen erretratu galeria batean...

Bizipen, aurpegi eta ixtorio lekukotasunen tokia da. Ideia batzu agertzen dira ; ez da lurralde bat bakarrik, mundua bada. Diaspora agertzen da, identifikatzen da, nahasketari buruz lanean ari da, gonbidatzen du...