Eszenografia
Ezaugarri orokorrak
- Kultura erakusketa, ez erakusketa komertziala.
Erakusketaren bisita urririk da. - Multimedia erakusketa bat
Multimedia osagaiak ezinbestekoak dira erakusketan. Multimedia aurkeztu lekukotasun ezberdinen (irakurketak, elkarrizketak, kantuak…) eta bisitarien artean sortu nahi dugun emozioaren eta elkarrizketaren zerbitzuko ezarria da. - Erakusketa interaktiboa
Eszenografia gizon-emazteen arteko harremanen, topaketaren eta hurbiltasunaren estetika batean oinarritzen da. Interaktibotasunari esker, ikusleek erakusketan parte hartzen ahalko dute eta aberasteko aukera izanen dute. - Hizkuntza ezberdinetako erakusketa
Batekmila bereziki hiru hizkuntzatan da (euskaraz, frantsesez, gazteleraz) baina laugarren bat (adibidez ingelesa) txertazeko aukera eskaintzen du. - Modulu ezberdinez eginiko erakusketa
Elementu guziekin, baldintza hoberenetan, erakusketak gutxi gora-behera 200 metro karratu behar ditu. Bere modularitateari esker gutxienez 130 metro karratuko eremua daukaten tokietan koka daiteke.
Giroa eta ingurugiroa
Erakusketaren gidoia osoki modu garaikide batean egituratu unibertso bat da, bisitaria eskualdezaletasun, aldarrikapen edo nostalgia konotazio guzietatik at eramaten duena.
Euskal kulturaren osagaiak biziki estilo garaikidean sartzen dira, sorkuntza eta bitartekotza energia batean, gaur egungo teknologietan, baliabideetan eta estetika batean oinarritzen dena : kontrastatua, zatitua, belaunaldi-artekoa eta zabala.
Ibilbidearen erritmoa alternatiboa da ; bakarkako modu batetik deskubritze eta trukaketa kolektibo batera iragaiten gara, kronologia jarraitu gabe.
Denborari kasurik ez egiteko hautuari esker, begirada arinago bat ukan daiteke euskal kulturaren salbatzearen garrantziaz, kultura edukiak arrunt itxura garaikide batean aurkeztuz.
Erakusketaren 4 moduluen arteko artikulazioak ibilbidearen eta aurrerapenaren nozioarekin bat egiten du ;
- Lehen gunea murgiltze eremu bat da, bisitaria unibertso batean gomitatua da;
- Bigarrena organikoa da, beroa, jatorrizko ongizate bat somatzen hasten garen matrize bat;
- Hirugarrenak lekua egiten dio norberaren nortasunaren aldarrikapenari, nortasun ezberdin horien artean, trukaketaren eta elkar ezagutzearen erdian;
- Azkena bitartekotzari, konpartitzeari, eta parte hartzeari zuzendua da.
Eszenografia
Euskal munduak, mundu garaikidea. Erakusketa denboran, bisitariak euskarak eta euskal kulturak betetzen duten alegiazko eremu batean ibiltzen da.
Euskal kulturaren unibertsoa mugimenduan ezarria da gure garaiko sinboloa den toki batean, jarrera berezi baten eta unibertsal baten artean txandakatzen dena.
Bisitaria bideratua da espazioaren deskubritzean eta ibiltzeko modua zuzena da. Dispositiboa erdi-hetsiak diren moduluz osatua da : murgiltze eremuak eta pasaia nahiz topaketa eremuak.
Materialek bakarkako jokoa/joko kolektiboa oroitarazten duten itzala eta gardentasunarekin jokatzen dute. Eserlekuak barne dira eta argiak altzariekin bat egiten du, argiztapen efektuekin pareten azpian edo ertz edo banda argitsuekin. Teknika ez da ageri. Irudiak pantaila lauetan kulunkatzen dira edo zuzenki paretetan hedatuak dira.
Itxuraren kezkaren eta txertatutako teknika efektuen bidez, dispositiboak euskararen hedapena lortzen duten teknologia berriak goraipatu nahi ditu. Orain, munduko euskaldun guziek euskara balia dezakete. Egunero erabiltzen diren munduko hizkuntza bizidun anitz horietarik bat da.
Moduluen deklinabideak
1. MODULUA
Sartzen gara erakusketan, ber denboran sartzeko eta jalgitzeko murgiltze gela batetarik. Ibiltaria denez, erakustoki desberdinen premiei erantzuteko, sargia hori portada batekin eraikia izanen da. Modulu hau trenkada erdi-gogorrez osatua da (plexi-kurba). Sekuentzia ikuspegi argitsu eta sentikorrez osatua da lehen planoan tela atzekaldean, eta beste batzu txertaturik, hala nola aurpegiak, hirietako irudiak, ohizko jaiak, ekonomia ekintzak, kirolak, etabar… intuizio-makina bat dirudi, bisitalariaren joan-jinei ihardesten diena, bai denboran, bai espazioan. Hitzak, idiogramak eta sinboloak harat-hunat ibiliko dira, lorratze eta argitan…
2. MODULUA
Bigarren modulua pasabide bat da. Bidenabar, anitz gauza entzun eta ikus daiteke.
Elea, ohizko musika, adierazpen garaikideak : soinuek kondatzen digute…(poesia soinudunak, bertsularitza, atzoko eta gaurko kantuak,…).
Erabilgailua bereziki lineala da baina joan arau, zabalduz doa. Hastapenean, murgiltze espazioarekin kontrastean, goibela eta eztia da.
Lehenik, ekintza soinudunetan oinarritua da (mahai soinuduna pareten gainean moldeatua delarik, soinu hedapen idekia entzun daiteke hor bertan…) ; gero, apurka-apurka, bisualak agertuko dira : paretetan finkatu pantailak, edo lurrean, edo berdin gainean, erdi-isolatuak diren horma-ziloak, non ere geldi daitekeen, nola bideoen, objektuen, hala soinuen gozatzeko, proiekzioen eta erakusleihoen bitartez.
Erabilgailua "pantaila-eszenatoki" bati buruz idekitzen da.
Hor aulki andana bat edireiten du. Beste batzuekin jartzen ahal da gune horretan, eta ikuspuntu desberdinak aurkitzen ditu espazio zabal horretan. Leku bizi bat da, gaurko artearen preziatzeko, batak bestearekin topaketak eta trukaketak egiteko…
3. MODULUA
Gero, bisitalariak zeharkatzen ditu kultura bizimolde desberdinak. Nortasun anizdunekin topo egiten du. Euskal kultura nortasun desberdinak, munduko beste nortasunak : bakoitzak partikatuko du bere esperientziaren arabera euskal kulturari buruzko sentimendua.
Hor bisitalariak "mikro-espaloi" moduko galdera-erantzunen joko bat abiaraziko du (lekukotasunak…).
Urrunago, euskal diasporari buruzko erreportai filmatuak ikusiko ditu ; ondotik, ukipen pantaila interaktibo baten bitartez, beraren antza duen beste euskaldun eredu bat hautatuko du, honek adibidez bizian, harek bezala, lanbide, jatorri eta nahikunde berak baititu.
4. MODULUA
Azken espazioa idekia da ; erdi-erdian mahai zabal baten inguruan, jendeak euskal kulturaren ezaugarriak sakontzen eta kultura pratikak beste ikusliarrekin trukatzen ahalko ditu..
Maila ezberdinetako zabalguneetan, holtza ttipi batzuez bereizirik, forma ezberdinetako pantailen bitartez, jokoak eta multimedia aplikazioak atzemanen dira.
"Plaza" honetan, mediateka moduko altzariak izanen dira, liburu, aldizkari, Euskal Herriari, euskarari eta euskal kulturari buruzko argibideak, CD eta DVD euskarrietan, egunean eguneko gertakariak, etabar.
Multimedia erakusketa
Prozedura teknologiko eta interaktibo anitzek euskal munduen ikuspegi moderno eta berdingabe bat eskaintzen dute.
Bidaia sentikorra, unibertso soinudun eta bisual baten bihotzean, gaurko artista, argazkilari, idazle, musikari eta errealizadore batzuen ikuspegi gurutzatuek osatu kaleidoskopo baten pare...
Erakusketa honek Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen gaurko aipamen eleaniztuna euskaraz, frantsesez, espainolez, inglesez eskaintzen du.
Lotura baliagarriak


