Bertsolaritza

Egilea:

Euskal kulturaren alorrik harrigarriena bertsolaritza da. Bertsolariei esker, euskara lilluragarria bihurtzen da. Gai inposatu baten inguruan bertsoak bat-batean sortzeko gai dira, erritmoa eta errimak errespetatuz. Gehienetan bi bertsolari ari dira, batek besteari erantzunez. Aspaldiko ohitura hori biziki arrakastatsua da Euskal Herrian, bertso saioek eta txapelketek frogatzen duten bezala. Bertso eskoletatik atera belaunaldiek bertsolaritza maila handi batera eraman dute, eta batzuek esperientzia artistiko berriei nahasten dute.

Batekmila-MMS

Zein da zure euskal mundua ?
Igor MMS bat ondoko helbidera zure telefono mugikorretik edo zure ordenagailutik:

Gure munduen giltza

USB gakoa + "Solasgune sortzailea" jokoa barnean. Euskal munduen giltza lepoan ibili munduan!USB - Euskal munduak